HBSC ESPAÑA

Health Behaviour in School-aged Children

HBSC Nazioarteko

hbscHerrialde bakoitzeko lan taldeek osasunarekin erlazionaturiko hainbat jakintzagaiei atxikitutako ikertzailak dira (antropologia, biologia, hezkuntza, medikuntza, psikologia, soziologia, gizarte langileak, e.a.) eta lan eremu ezberdinekoak (unibertsitateak, hospitaleak, ikerketarako institutu publiko edo pribatuak, e.a.), ikerketaren emaitzetan irudikatu dena, dudarik gabe.

Talde hauek urtean bitan biltzen dira (udazkenean eta udaberrian) ikerketarekin erlazionaturiko guztia adosteko.

Alde batetik, bilera bakoitzean osoko bilkurak egiten dira, topaketara joan diren pertsona guztiak parte hartzen dutelarik eta, bestalde, bilera tematikoak egiten dira. Bilera tematikoetan ("Focus Group" oinarrituriko bilerak) jakintza-arlo zehatz batekin erlazionaturiko edukien eztabaida eta adosketa ematen da. Bilera bakoitzak koordinatzaile bat du. Momentu honetan HBSCan 10 jakintza-arlo aurkitzen ditugu: Jarduera Fisikoa, Elikadura eta Dieta, Kapital Soziala, Arriskuzko Jokabideak, Eskola-Testuingurua, Familia Kultura, Kideen Kultura, Desberdintasun Soziala, Indarkeria eta Istripuen Prebentzioa, Osasun Positiboa. Hortaz gainera, badira beste 7 zeharkako ardatz tematikoak: Generoa, Pubertaroa, Berdinen Arteko Tratu Txarrak, Osasun Sexuala, Joerak eboluziozko, Obetsitatea eta Botiken Kontsumoa.

Talde tematikoetaz gain, HBSCko antolamoldea SDG (Garapen Zientifikorako Taldea), PDG (Politiken Garapenerako Taldea) eta MDGak (Garapen Metodologikorako Taldea) konposatzen dute.

hbscorg pieGobierno de EspañaUniversidad de Sevilla