HBSC ESPAÑA

Health Behaviour in School-aged Children

HBSC Espainiako 2006

Espainiako 2006ko HBSC ikerketa argitaraldian, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasunako Ministerioak laguntza eta finantziazioa jaso zuen.

Espainiako 2006ko HBSC ikerketak 11 eta 18 urte bitarteko 21.811 neska-mutilen datuak jaso zituen, 1.119 geletan bananduak.

Laginketa-metodoak (ausazkoa, etapa anitzekoa, mordo-laginketa geruzatua eta konglomeratua) lortutako emaitzak adin horretako Espainiako biztanleriara orokortzeko aukera ematen du. Halaber, adina, zentroen titulartasuna (publikoa, pribatua edo itundutako zentroa) eta habitata (landatarra eta urbanoa) dela eta ordezkakorrak dira eskualde bakoitzean.

Gelen ausazko lagina Hezkuntza eta Zientzi Ministerioak emandako zentsu batetik lortu zen. Bertan Espainiako ikastetxe guztiak jasoak zeuden.

Datu bilketa prozesuan zehazki lan honetarako prestatutako 30 (Osasunaren edo Hezkuntza eremuarekin erlazionatuak) parte hartuko dute.

Bi inkesta erabili ziren: bata 11 urtetako neska-mutilentzat (lehen hezkuntzako 5. maila) eta bestea gainerako nerabeentzat (DBHko 1. mailatik 4. mailara, Erdi Maila, eta Batxilergoko 1. eta 2. mailak).

Inkestak ikerketan parte hartu zuten herrialde guztientzat komunak ziren galderak zituen. Hortaz gainera, Espainiako HBSCko taldeak eta argitaraldian, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasunako Ministerioak erabakitako galdera espezifikoak izan zituen.

HBSCko sare internazionaleko Herrialde guztientzat komunak ziren galderek hizkuntzen arteko parekotasuna bermatzeko itzulpen-kontraitzulpen prozesu bat jasan zuten. Espainiako galdeketaren kasuan, eta bi hizkuntza ofizial dituzten eskualdeetan (Balear Irlak, Balentziar Erkidegoa, Katalunia, Euskadi, eta Galizia), galdeketa bi hizkuntz ofilialetan aurkezten ziren, eurek aukera zezaten (azaleko orritik irekita hizkuntz batean, eta buelta emanda, kontraportadan, beste hizkuntzan).

Galdeketak eskola orduen barne bete ziren, anonimotasunaren bermea eskeiniz (galdeketa bukatzerakoan, gutun azal itxi batean itzultzeko aukera emanez adibidez).

hbscorg pieGobierno de EspañaUniversidad de Sevilla