HBSC ESPAÑA

Health Behaviour in School-aged Children

HBSC Espainiako 2014

Espanian HSBC-ren ikerketa, 2014ko argitaraldian, Osasun, Gizarte-zerbitzu eta Berdintasunako Ministerioak finantzatu eta bermatu du.

Argitaraldi honetan, 11 eta 18 urte bitarteko 30.000 neska-mutilen datuak jaso zituen , guztira 402 eskoletan bananduak.

Langiketa-metodoa (ausazkoa, etapa anitzekoa, mordo-laginketa geruzatua eta konglomeratua) estatu mailan lortutako emaitzak orokortzea baimentzen du. Era berean, emaitzak ordezkagarriak dira adin maila (11-12, 13-14, 15-16 eta 17-18 urte), autonomia-erkidegoa eta ikastetxeetako titulartasunari dagokionez (publikoa, pribatua edo itundutako zentroa).

Ikastetxeen ausazko lagina Hezkuntza Ministerioak emandako zentsu batetik lortu zen. Bertan Espainiako ikastetxe guztiak jasoak zeuden.

Espanian HSBC-ren ikerketako 2010ko argitalpenetik, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak(IKT) eransten dira datu bilketa prozeduran. Hau da, interneta erabiltzen da galdeketaren euskarri moduan eta ikasleek bete eta bidaltzeko tresna bezala.

Inkestak ikerketan partu hartu zuten 40 herrialde baino gehiagontzat galdera komunak zeuzkan. Hortaz gainera, Espainiako HBSCko taldeak eta argitaraldian, Osasun, Gizarte-zerbitzu eta Berdintasunako Ministerioak erabakitako galdera espezifikoak izan zituen.

HBSCko sare internazionaleko Herrialde guztientzat komunak ziren galderek hizkuntzen arteko parekotasuna bermatzeko itzulpen-kontraitzulpen prozesu bat jasan zuten.

Aurreko agitaraldietan bezala, HBSC-2014ko galdeketak eduki sorta handi esploratzen du. Ez da gelditzen bizitzeko moduan bakarrik, baita ere psikologi doikuntzako eta nerabeek hazitzen diren (familia, eskola, parekideak) testuinguruen kalitateko neurri ezberdinak ere hartzen ditu.

Inkestak eskoletako irakasleen begiradapean eskola orduen barne bete ziren, irakasle hauek datu bilketa prozesuaren buruzko argibide argi eta zehatzak zituzten eta ikasleei.

hbscorg pieGobierno de EspañaUniversidad de Sevilla