HBSC ESPAÑA

Health Behaviour in School-aged Children

HBSC Espainiako 2002

Espainiako 2002ko HBSC ikerketa argitaraldian, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasunako Ministerioak laguntza eta finantziazioa jaso zuen.

Espainiako 2002ko HBSC ikerketak 11 eta 18 urte bitarteko 13.552 neska-mutilen datuak jaso zituen, 612 geletan bananduak.

Laginketa-metodoak (ausazkoa, etapa anitzekoa, mordo-laginketa geruzatua eta konglomeratua) lortutako emaitzak adin horretako Espainiako biztanleriara orokortzeko aukera ematen du. Halaber, adina, zentroen titulartasuna (publikoa, pribatua edo itundutako zentroa) eta habitata (landatarra eta urbanoa)dela eta ordezkakorrak dira eskualde bakoitzean.

Gelen ausazko lagina Hezkuntza eta Zientzi Ministerioak emandako zentsu batetik lortu zen. Bertan Espainiako ikastetxe guztiak jasoak zeuden.

Datu bilketa prozesuan zehazki lan honetarako prestatutako 18 (Osasunaren edo Hezkuntza eremuarekin erlazionatuak) parte hartuko dute.

Bi inkesta erabili ziren: bata 11 urtetako neska-mutilentzat (lehen hezkuntzako 5. maila) eta bestea gainerako nerabeentzat (DBHko 1. mailatik 4. mailara, Erdi Maila, eta Batxilergoko 1. eta 2. mailak).

Inkestak ikerketan parte hartu zuten herrialde guztientzat komunak ziren galderak zituen. Hortaz gainera, Espainiako HBSCko taldeak eta argitaraldian, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasunako Ministerioak erabakitako galdera espezifikoak izan zituen.

HBSCko sare internazionaleko Herrialde guztientzat komunak ziren galderek hizkuntzen arteko parekotasuna bermatzeko itzulpen-kontraitzulpen prozesu bat jasan zuten. Espainiako galdeketaren kasuan, eta bi hizkuntza ofizial dituzten eskualdeetan (Balear Irlak, Balentziar Erkidegoa, Katalunia, Euskadi, eta Galizia), nerabeei bi galdeketa aurkezten zitzaizkien, baikoitza hizkuntz ofizial batean, eurek aukera zezaten.

Galdeketak eskola orduen barne bete ziren, anonimotasunaren bermea eskeiniz (galdeketa bukatzerakoan, gutun azal itxi batean itzultzeko aukera emanez, adibidez).

hbscorg pieGobierno de EspañaUniversidad de Sevilla